XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); kontua zera da: egunero bezalaxe Fisikako ariketa aspergarri bezain nazkagarri batzuk ari ginela egiten, noizbehinka hormako erlojuari begiratzen genion bitartean ea klasea noizpait amaitzen zen....

Eta erlojuari ez zenean leihotik kanpora plazako kioskoari nengoela begira, nire eserlekuaren aurre aurrean baitaukat plaza eta musika kioskoa.

Ba, orduantxe bertan izan da den-dena ikusi dudanean: hantxe zeuden, izkina batean, erdigordeta eliza ondoan musika kioskoak zertxobait ezkutatzen zituela.

Hantxe zeuden bai biak, eta muxuka ari ziren gainera!.

Ezin nuen sinistu ere; behin eta berriro begiratzen nuen eta ezin nuen ezta sinistu ere.

(Hantxe bukatu dira gaurkoz nire Fisika eta Misika-ko ariketak).

Benetan, erdi tontolo geratu naiz leihotik begira: muxuka zeuden Txirikorda eta Nicolasito, biak eskutik helduta!.

Behin eta berriz muxukatzen! (Eta ni han: Risky ezin inozoagoa han, Fisikako problemak eginez...); (Ai, Risky, noiz esnatuko haiz eta noizko ikasiko duk?).

Txirikorda edo Mari-Txirikorda (halaxe deitzen baitiogu gure kuadrilakook) Sestao-ko neska bat da, urtero urtero Vetierro-ra oporretan bere familiarekin etortzen dena.

Adatsa luzea goitik beheraino txirikordatzen du eta beti darama horrela (eta hortik datorkio, beraz, guk ipinitako ezizena).

Baina bere benetako izena, Sestaon eta hortikan zehar erabiltzen duena, Conchita Maldonado da, (...).